Ur esperientziak Geoparkearen bihotzean

2026/05/22

Zumaiak naturarekin konektatzeko aukera paregabeak eskaintzen ditu, eta Urola ibaia da horren adibide bikaina.

Itsasorako bidean, paisaia ikusgarriak eta biodibertsitate aberatsa uztartzen dira, ur-jarduera askotarako eszenatoki ezin hobea sortuz: supa, (stand up paddle), bigsupa, igeriketa edo arraunketa (piraguak zein batelak), besteak beste.

Jarduera hauek ez dira soilik dibertigarriak eta osasungarriak; gero eta gehiago dira ingurunea errespetatuz gozatzeko moduak bilatzen dituzten bidaiariak. Horregatik, Urola ibaian egiten diren ur-kirolak jasangarritasunaren ikuspegitik garatzen dira, naturaren oreka zainduz eta tokiko ekosistemaren balioa azpimarratuz. Ibaia ez da kirolerako gune bat bakarrik, zaindu beharreko ondare naturala ere bada.

Zentzu horretan, Geoparkezaleak diren enpresek paper garrantzitsua jokatzen dute. Euskal Kostaldeko UNESCO Munduko Geoparkearekiko eta jasangarritasunarekiko konpromiso irmoa hartu dute, Turismo Jasangarriaren Europako Kartaren printzipioei jarraituz. Horrek esan nahi du eskaintzen dituzten jarduerak ingurumenarekiko errespetuz antolatzen direla, tokiko kultura eta ekonomia sustatuz, eta bisitariei esperientzia arduratsuak eskaintzeko helburuarekin.

Gainera, Geoparkezale diren establezimendu guztiak automatikoki “Soy Ecoturista” klubeko kide dira. Horrek bermatzen du jasangarritasun irizpide zorrotzak betetzen dituztela eta kalitatezko turismo esperientziak eskaintzen dituztela. Zure jarduera modu kontziente eta arduratsuan antolatu nahi baduzu, bisitatu ezazu gure webgunea eta egin zure bisita berezia eta jasangarria.

Urola ibaian murgiltzea naturaz gozatzeko modu aparta da; uraren freskotasunak, inguruko paisaien edertasunak eta ibaiaren lasaitasunak esperientzia ahaztezina bihurtzen dute. Bainu edo paseo soil bat baino gehiago, naturarekin konektatzeko eta eguneroko errutinatik aldentzeko aukera paregabea eskaintzen du. Aldi berean, gure ingurune naturalaren balioaz jabetzeko une aproposa ere bada, ibai hau etorkizuneko belaunaldientzat babestu eta zaindu beharreko altxorra dela gogorarazten baitigu. Horregatik, garrantzitsua da naturgunea errespetuz erabiltzea eta ondorengoei errespetu hori transmititzea: ez utzi hondakinik, zaindu fauna eta flora eta ahalik eta garbien mantendu ingurunea.

Zatoz, bizi esperientzia paregabe hau, gozatu Urolaren magia eta egin ezazu modu arduratsu eta jasangarrian.