Zumaia eta kosta Elkanoren begietatik

2022/08/02

 

Elkano izan zen munduari bira ematen lehena. Getariarrak egindakoa lorpen handia izan zen, izan ere, lehenbizikoa izateaz gain, hiru urte behar izan zituen horretarako. Hiru urte horietan hainbat abentura eta zorigaitz bizi izan zituen, ezin ditugunak imajinatu ere egin. 1522 urtea zen, eta ordudanik, beste hainbat istorio gertatu dira Urolako kostan. Hori guztia, ordea, Elkanoren legatua da.

Eta Elkanoren legatu hori ezagutzeko aukerarik onena, Elkanoren Talaia egitasmoa duzu. Itsasontzi bidezko zeharkaldi gidatuen bitartez, tokiko ekonomiaren historiaz gehiago ikasteaz gain –arrantza, burdinolak eta ontziolak–, Elkanoren bizimodua ezagutu ahalko duzu.  Zumaiatik, Getariatik edota Oriotik abiatuta egin daitezke zeharkaldiak, eta hiru herrietara iristeko aukera izango da, joan-etorri osoak edota erdiak eginda. Kontsultatu agenda eta egin tarte bat bertan, asteazkenetan eta uztaileko eta abuztuko igandeetan bakarrik egin ahal izango baituzu zeharkaldia.

Era berean, Elkanoren Talaia egitasmoarekin bat eginez, eskualdeko gastronomia, kultura eta aisia uztartzen dituen beste hamaika esperientzia prestatu dira. Zatoz, informazio guztia eskainiko dizugu, zure neurri eta beharretara egokitutako bisitaldia izan dezazun.

Gainera, antzinako istorioak eta bitxikeriak ezagutu nahi badituzu, baduzu aukera. Zumaiako Turismo sailak San Telmo kofradiarako eta ermitarako bisita gidatuak antolatu ditu udarako. Kofradia eta ermita bisitatu ditzakezu; kofradia asteartetan eta larunbatetan 16:30etik 18:30era, eta ermita, aldiz, asteazkenetan, ostiraletan eta igandetan, 10:30etik 12:30era. Bisita laburrak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz egin ahalko dira, eta 1,5 euro ordaindu beharko dira.

Uda honetan, beraz, Zumaiako, kostaldeko eta Elkanoren historiaz ezagutzeko hamaika aukera dituzu. Zatoz, eta ikusi gure kosta eta ohiturak Elkanon begietatik!