Bisita gidatuak

Geoparkeko eta Zumaiako ondare natural eta kulturala ezagutzeko modurik onena!

Geoparkeak garapen jasangarrirako estrategien aldeko apustua egiten duten lurraldeak dira, beren balio natural eta kulturaletan oinarriturik. Euskal Kostaldeko Geoparkea, Euskal Herrian zein Kantaurialdean lehendabizikoa, asmo horiek Zumaia, Deba eta Mutrikuko herrietan praktikan jartzeko espirituarekin eratu zen.

Euskal Kostaldeko Geoparkean baliabide naturalei balioa emateko helburuarekin dihardugu lanean, bereziki eremu geologikoari, baina baita gure lurraldearen kultura propioari ere. Geure ondarea babestu nahi dugu belaunaldi berriei uzteko. 

Ondare hori ezagutzera emateko erremintarik eraginkorrena bisita gidatuen programa da. Hori osatzen duten bisita gidatu anitzen bidez ondare geologikoaz gain gure lurreko kultura eta tradizioak ezagutzeko aukera eman nahi diegu bisitariei nahiz bertakoei.

Zumaia, Deba eta Mutrikutik ateratzen diren bisita gidatuen inguruan gehiago sakontzeko eta erreserbak egiteko,  www.geoparkea.eus webgunea bisita dezakezu.

"Euskal baserriaren sekretuak" (Sta. Klara baserria)

Benetako euskal baserri bat bisitatu eta bertako biztanleak ezagutu, sagardoa eta gazta dastatuz.

Bisita egunak: larunbatak  – 11:30
Prezioa: 10,00 € (12 urte arte doan).
Bisitari kopuru mugatua: 8
Erreserba derrigorrezkoa. 
Informazio gehiago eta erreserbak:
T: 943143396 – Zumaiako Turismo Bulegoa

T: 639879611 -  Sta. Klara baserria

Hemen

Ohar garrantzitsua:
* Bisita guztiak indarrean dauden Covid-19aren protokola egokituta egingo dira.

 

Bisita gidatu pribatuak

Goian proposatutako bisita gidatuen programek zure beharrak edota egutegia asetzen ez badituzte, jar zaitez harremanetan hemen behean zerrendatzen diren enpresekin. Seguru badutela zuk behar duzun bisita gidatua egiteko aukera!

Begi-Bistan zerbitzu turistikoak

Itzurun zuhaizbidea 1

Tel.657.79.46.77
www.begi-bistan.com

Basque Nomads

Ángel P. Olivares Espinosa (Naturaren interpretaziorako gida eta aholkularia)

Tel. 642.18.36.32
www.basquenomads.com

Ural Experience

Paddle&Kayak tours "Flysch&River"

Santixo hondartza

Tel.722.35.46.00

www.uralexperience.com

Txonpe Nautika

San Jose kalea, 3
Tel.600.43.00.18
www.txonpe.com

Bestelako jarduera pribatuak