Algorri Naturaren Interpretazio Zentroa

Algorri interpretazio zentroa

Juan Belmonte 21
Tel.: 943.14.31.00
E-posta:

www.algorri.eus

Izenak berak dioen bezala, Zumaiako natura ezagutzeko eta ulertzeko aukera ematen duen museoa da. Bertan, kostako herri polit honetan agertzen diren ekosistema desberdinei buruzko erakusketa dago; hala nola, Urola ibaiaren itsasadarra, Beduako uharte eta padura multzoa, Santiagoko dunak eta San Migueleko artadia. Hauetaz gain, ordea, Zumaia eta Deba bitarteko marearteko zabalgune ikusgarriak (Babestutako Biotopo izendatu dutena) eta noski, Zumaiako itsaslabar zoragarriek, mundu mailan altxor geologikotzat dauzkatenak, ere badute beraien txokoa.

Zentro honek bi solairu ditu: goian, erakusketa esparru zabala dago; eta behean, bai ikus-entzunezkoen proiekzioetarako zein hitzaldietarako gela, artxibo eta dokumentazio gela bat eta ikastetxeekin egiten diren tailerrentzako gela propioa.

Bestalde, bisita gidatuak bai zentroan zein natur gunean bertan eskaintzen ditu. Gainera, interesa duten taldeek aurrez bisita gidatua ere antola dezakete, bakoitzaren nahien arabera egokitua.

Zentroaren egutegia egiaztatzeko egin klik hemen.

  • Urtarrila eta otsaila: · Ostegunetik igandera: 10:00-13:30
  • Martxoa, apirila eta maiatza: · Asteartetik igandera: 10:00-13:30
  • Ekaina, uztaila, abuztua eta iraila: · Asteartetik igandera: 10:00-14:00 / 15:00-18:00
  • Urria, azaroa eta abendua: · Ostegunetik igandera: 10:00-13:30

ALGORRI IZ Aste Santuko ordutegi berezia.jpeg

Hemengo hauek ohiko irekiera ordutegiak dira. Taldeentzat irekiera ordutik kanpo ere antolatzen dira bisitak, aurrez hitzartuz gero.

  • Sarrera: 3 € pertsonako.
  • 15 pertsona baino gehiagoko taldean joanez gero, jubilatuak, 18 urtetik beherakoak edo zumaiarrentzat: 1,50€ pertsonako.
  • 6 urtetik beheragoko haurrentzako doan.