Julio Beobide Eskultorearen Museoa
Julio Beobide ibiltokia z.g.
Tel.: 659.268.798
Kresala izeneko etxean dago, Zumaiako eskultoreak bere lantegia izan zuen tokian. Ignacio Zuloagaren laguna izan zen Beobide. 1891n jaiotako eskultore honek bere lanaren zati handi bat erlijiozko eskulturari eta ohitura-errealismoari eskaini zion.
Museoan zenbait zirriborro daude bai eta askotariko materialekin egindako obrak ere, gehienak ordea, egurrezkoak dira. Obra hauen artean, amaitu gabeko Kristo bat ikus liteke. Gainera, Beobidek bere lanetarako erabili zituen lanabesak ere ikusgai daude museoan.
Une honetan aurrez hitzordua hartuta bisita daiteke. Tel. 659268798