Kantauri Ondare Museoa
Kantauri plaza 5 behea
Tel.: 688.63.26.57
Itsasontziei eta ontzigintzari lotutako altxorrak ditu museoak. Tartean filmetan soilik ikus daitezkeen hainbat pieza; 100 urteko iparrorratzak, aingurak edota lemak.
Zumaian industriak izan duen garrantzia dela eta, itsasontzien motorgileek izan duten presentzia nabarmena da, eta horiei omenaldi txiki bat egiteko modua ere ba da museoa.
2022ko Aste Santuan (Apirilaren 12tik 18ra) ordutegi honetan egongo da zabalik: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00