Ondare geologikoa

Zumaiako ondare geologikoa ezagutu eta oinez nahiz txalupaz ibilbide interpretatuak egiteko aukera ematen digu, ur gaziak gure osasunean dituen onurak ezagutu eta gozatzeko aukera eskaintzeaz gain.

Foto: Ainara García

Ezaugarriak:

  • Egun osoko plana
  • Ondare geologikoa ezagutzeko aukera
  • Naturan ibiltzeko aukera
  • Paisaia ederrak
  • Garraio publikoa erabili daiteke
  • Thalasoterapia zirkuitu bat egiteko aukera

Deskribapena:
Zumaiako ondare ezagunenetakoa geologia da. Euskal Kostaldeko Geoparkean egoteko arrazoi nagusienetakoa da, mundu mailan lurraren historia ezagutzeko leku onenetako bat delako Zumaia.

Ondare hau ezagutzeko plan hau proposatzen dugu:

  • Algorri Naturaren Interpretazio Zentrora bisita egin. Bertan Zumaiako ondare naturala azaltzen da (geologia, padurak, dunak, artadia, etab.) eta Flysch-a nola sortu zen azaltzeko ikusentzunezko interesgarri bat ikus daiteke, 6 metro inguruko iknofosil baten erreplikaz gain.
  • Azaleramendu geologikoa ezagutzeko Itzurun hondartzara igo. Han ondare geologikoa azaltzeko jarrita dagoen panela irakurri eta ikuspegi paregabeaz gozatu (hobeto ezagutzeko hemen gida bat). Jarraian  Algorri puntaraino joan daiteke Geoparkeko kostaldea ikusi eta handik jaitsiz, Algorri kalan jarrita dagoen panela irakurri (K/T muga zer den ikasi) eta Ardantzabideko bailaratik Zumaiara itzuli. Ibilbide hau luzatu nahi bada hasieran Itzurundik Talai Mendira igo daiteke eta berriro Itzuruna itzuli. Ikusi hemen ibilbidea.
  • Eguna osatzeko Txalupa irteera egin daiteke kostalde majiko hau beste ikuspegi batetik ikusi eta hobeto ezagutzeko, Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolaturiko bisita gidatua egiten bada. Baina belauntzian, kayakean edo itsasoko motorrean (Jet Ski) irteera pribatuak egiteko aukera ematen duten aisialdiko enpresak ere badaude Zumaian.
  • Bisita gidatua egin beharrean edo jarraian, itsasoko uraren onuretaz gozatu dezakezu Itzurun hondartzan bainatuz edo Zelai HoteleanTalasoterapia zirkuitua eginez.

Zaindu ezazu natura!
Oinezko ibilbidean zehar, hondartzan nahiz txalupan egindako zeharkaldietan ingurugiroa errespetatzeko emandako gomendio guztiak aintzat hartzea eta, ahal izanez gero, beste batzuek eragindako kalteen eragina gutxitzeko ekintzak burutzeko aprobetxatzea proposatzen dugu (adibidez; bidean edo hondartzan zakarrak ez botatzeaz gain, besteek botatako zakarrak jasotzea).