Geoparkeko kosta oinez (eta txalupan)

Euskal Kostaldeko Geoparkearen paraje ikusgarrienetakoa den Zumaia eta Deba arteko biotopo babestuan zehar ibilbide interpretatua egiteko eta udaberri-uda garaian buelta txalupaz egiteko aukera eskaintzen du.

Argazkia: Javier Carballo

Ezaugarriak:
Egun osoko plana
Ondare geologikoa ezagutzeko aukera
Naturan ibiltzeko aukera
Paisaia ederrak
Garraio publikoa erabili daiteke
Txalupan itzuli daiteke (udan)

Deskribapena:
Gipuzkoako probintziari itzulia egiteko aukera ematen duen GR-121 ibilbidearen Zumaia eta Deba arteko zati hau oso ezaguna da, ibilbidea eginez ikus daitezkeen paisaiengatik eta bidean dauden panelak irakurriz Geoparkeko kostaren zati honetan dagoen ondarea ezagutzeko aukera ematen duelako (informazio gehiago hemen).

Plana hau da:

  • Zumaiatik Debaraino oinez joan (15 km inguru GR-121 seinale txuri gorriak jarraituz) eta bidean dauden panelak irakurriz. Gozatzeko eta ikasteko aukera paregabea ematen digu ibilbide honek beraz bidea lasai egitea gomendatzen da, bidean beharrezkoak diren geldialdi guztiak eginez (4 ordu inguru).
  • Debatik itzultzeko bi aukera daude uda garaian: trenez (orduero Bilbotik Donostirantz doan trena Deban gelditzen da eta Zumaiara ekarriko zaitu 15 minututan (www.euskotren.eus) edo Txalupan bisita gidatua eginez Geoparkeak programatzen duen Zumaia-Deba/ Deba-Zumaia txalupan ordubeteko bisita gidatuari esker. Egun egokia aukeratzeko bisitatu www.geoparkea.eus webgunea (bisita gidatuen egutegia) baina bestela (eta bereziki negu partean) trenez nahiz autobusez itzultzeko aukera dago.


Plan hau aurkako norazkoan ere egin daiteke, lehenik Debara trenez edo txalupan joan eta oinez itzuliaz. Biderako ura eta jateko zerbait eramatea gomendatzen da eta trekkingeko oinetako eta jantzi erosoak izatea beharrezkoa da.

Zaindu ezazu natura!
Oinezko ibilbidean zehar, hondartzan nahiz txalupan egindako zeharkaldietan ingurugiroa errespetatzeko emandako gomendio guztiak aintzat hartzea eta, ahal izanez gero, beste batzuek eragindako kalteen eragina gutxitzeko ekintzak burutzeko aprobetxatzea proposatzen dugu (adibidez; bidean zakarrak ez botatzeaz gain, besteek botatako zakarrak jasotzea).