ARROZ SALTEATUA OLAGARROAREKIN, ONDDOEKIN ETA TXISTORRAREKIN
6 lagunentzako errezeta
Osagaiak: · 500 g Basmati arroz · 300 g olagarro · 100 g oliba olio · 6 baratxuri ale · 2 txistorra (edo Asturiasko txorizo) · 100 g onddo zuri
|
Nola egin: Ur gazi askorekin egosi arroza, 10-1 proportzioan. Irakiten 10 minutu daramatzanean, egosketa eten behar da, ur hotzarekin freskatuta. Konfitatu onddoak oliotan baratxuriekin: 30 minutu 80 edo 90 gradura. Onddoak atera eta gorde, eta olio horretan bertan jarri txistorra eta errepikatu eragiketa. Txistorra eta olagarro erroak zatitu antzeko puskatan. Zartagin batean (edo wok batean ahal bada, hobeto) eta su bizi-bizian salteatu osagai guztiak, konfitatzeko erabilitako olioa erabilita, olagarroarekin hasira Emaitza izango da arro lehor eta aske bat, oso usaintsua. |
|
|
|
|
Errezeta hemen jaitsi.