FABA EDO BABA BELTZAK OLAGARROAREKIN ETA OTARRAINXKEKIN
6 lagunentzako errezeta
Osagaiak: · 500 g faba edo baba beltz · 1 baratxuri ale, 1 porru, 1 azenario, 1 tipula, 1 apio adar · 500 g olagarro · 250 g otarrainxka · 100 g oliba olio · 100 g Bizkaiko saltsa · 8 tinta sobre |
Nola egin: Babak egosi: irakiten hasi arte itxaron, aparra kendu eta gehitu barazkiak eta oliba olio txorrotada bat. Egosketa honetan kontuan hartu behar da naben gogortasuna. Olagarroa egosi eta ur hori gorde. Olagarroa zati txikitan egin eta gorde hori ere. Ontzia egokia hartuta, bota olioa, gehitu olagarroa, tinta, Bizkaiko saltsa eta olagarro salda bere neurrian. 5 minutuz egosi eta gatz pixka bat bota. Aurrez salda kenduta edukiko ditugu babak, eta gehitu ontzira. Nahastura hori egosi osagai guztiek bat egin eta saltsak dagokion testura hartu arte. Gatz eta pikante puntua eman.
|
Errezeta hemen jaitsi.