FIDEO TXIGORTUAK OLAGARROAREKIN ETA GALIZIAKO AJADA MAIONESAREKIN

6 lagunentzako errezeta

IMG_0036.JPG

Osagaiak:

·         500 g de fideo (2 zk.)

·         75 g Bizkaiko saltsa

·         1 edalontzi ardo zuri

·         500 g olagarro

·         75 g oliba olio

·         GALIZIAKO AJADA: 2 arrautzak+ 1 koilarakada piperrauts +6 baratxuri ale + 500 g kilore olio

 

Nola egin:

Fideoak txigortu bero lehorra erabilita (labean edo zartagin batean koipe pixka batekin edo batere gabe) kolore horixka polit bat hartu arte. 

Olagarroa egosi eta ur hori gorde. 

Bizkaiko saltsa egin.

Ontzi egoki batean olagarro erro egosiak txigortu, atera eta gorde.  Gehitu Bizkaiko saltsa, fideoak bertan frijitu su eztian, ardo zuria bota, lurrundu arte itxaron eta busti olagarro egosteko uretan 3-1 proportzioan.

Fideoei eman nahi zaien puntua eta  testura aintzat hartuta, 7 eta 10 minutu artean egosi (tenteak ala ez, saldatsuak edo lehorrak…).

Galiziako ajada olioarekin egindako maionesa bat erabiliko dugu hornitzeko.

 

Jaitsi hemen errezeta