Fielatoa

 

Gerra Zibilaren garaiko argazkia (Erkibe kultur elkartea)
Gerra Zibilaren garaiko argazkia (Erkibe kultur elkartea)

Gaztelaniatik datorren izena da, eta “kaxeta” edo etxola batzuk izaten ziren, salgaiak pisatu, osasun baldintzak egiaztatu eta zegozkien zergak kobratzeko. Pisu edo balantzari "fiel" esaten zioten, eta hortik datorkio izena.

Zumaiako artxiboan honi dagokionez aipamenik zaharrenak 1904koak dira, eta haien arabera tren geltokian ere bazegoen beste etxola bat. Duela gutxi arte eduki du baskula bat Fielatoak, gasolindegiaren parean.

Zumaian esanahi berezia du toki honek, hortik abiatu zirelako 1937ko otsailean kanporatu zituzten zumaiarrak eramateko kamioiak. Gerora  elkartoki modukoa izan da Fielatoa; esaterako, autoetan elkarrekin joateko.