Industria; herriaren motorra

Ukaezina da Zumaiaren eta bere biztanleen ekonomiak lotura estua duela, gaur egun, industria-sektorearekin, eta hala izan zen, neurri handi batean, iraganean ere.

Zumaia euskal kostaldean kokaturik egon arren, arrantza ez da izan, kostaldeko beste herri batzuetan bezala, herriko ekonomiako jarduera nagusia. Nahiz eta bertako industria-ekimen nagusietako batzuk itsasoari lotuta egon diren, industrializazio-prozesuan zehar; esate baterako, itsasontzigintza eta itsas motorren fabrikazioa.

Ondare hau guztia ezagutzera emateko asmoz, ZIIZ elkarteak eta Zumaiako Udalak lankidetzan, industria jarduera desberdinek Zumaian izan duten garrantzia azaltzen duten panelak jarriak dituzte, beheko irudian agertzen diren kokaguneetan.

Industri ondarea panelakInformazio gehiago ziiz.eus webgunean