Industria; herriaren motorra

Ukaezina da Zumaiaren eta bere biztanleen ekonomiak lotura estua duela, gaur egun, industria-sektorearekin, eta hala izan zen, neurri handi batean, iraganean ere. Zumaia kostaldean kokaturik egon arren, arrantzak ez du izan bertan kostaldeko beste herri batzuetan izan duen garrantzia. Hala ere, bertako industria-ekimen nagusietako batzuk itsasoari lotuta egon dira, industrializazio-prozesuan zehar; esate baterako, itsasontzigintza eta itsas motorren fabrikazioa.

Ondare hau guztia ezagutzera emateko asmoz, ZIIZ elkarteak eta Zumaiako Udalak lankidetzan, industria jarduera desberdinek Zumaian izan duten garrantzia azaltzen duten panelak jarri zituzten, beheko irudian agertzen diren kokaguneetan.

Industri ondarea panelak

 

 

Informazio gehiago www.ziiz.eus webgunean