Turismo arduratsua
Zumaiara egiten duzun bisitan lagundu ezaguzu herria zaintzen eta ahalik eta inpaktu txikiena eragiten!
Turista arduratsuaren printzipioak:
- Ahal den neurrian, aukeratu ingurumenarekiko begirunea azaltzen duten turismo eragile, aire konpainia eta hotelak.
- Ostatutik irteterakoan itxi ur txorrota, itzali aire girotua edo berogailua eta argiak. Horrela, ura eta energia aurrezten lagunduko duzu, baliabide urriak dira eta.
- Helmugara iristean, saiatu bertako ohituretara moldatzen, zure azturak eta bizimodua gainjarri gabe.
- Oporraldia ordaindu baduzu ere, onartu zauden tokiko arauak. Ez eskatu lehentasunik eta tratu berezirik, eta ez hartu jarrera harroputz, probokatzaile edo iraingarririk.
- Bertako bizilagunekin zintzo eta adeitasunez jarri harremanetan, aurreiritzi eta estereotiporik gabe.
- Erabili garraio publikoa ahal duzun neurrian, ingurumena zaintzen lagunduko duzu eta.
- Dastatu eta gozatu lekuko gastronomia. Baduzu zeurea urte osoan zehar.
- Lagundu bertako kultura, produktuak eta artisautza babesten.
- Ez utzi zure aztarnarik bisitatzen duzun lekuan. Eraman zure zaborra gainean dagokion ontzia topatu arte.
- Ez eraman ‘oroigarririk’ naturaguneetatik edo aztarnategi arkeologikoetatik.
- Naturan zabiltzanean, saiatu bideetatik ez irteten. Utzi lasai landareak eta animaliak, eta ez kaltetu haien bizilekuak.
- Jendea ez da paisaiaren partea. Eska iezaiezu baimena beti argazkiak egin aurretik.
- Bisitatu lekuak gidari aditu batekin; tokian tokikoa bada, hobeto.
Jeitsi hemen "Turista arduratsuaren gida"