Familia-transmisioa

Jaioberrientzat mezua:

Jaioberrien gurasoei opariak bidaltzen dizkie Zumaiako Udalak, euskarazko haur-kanten CD bat eta autorako pegatina bat, eta gurasoei gonbidapena egiten zaie haurrei euskara emateko.

 

 

 

 

 

 

 

Egutegia:

Etxean euskararen lotutako gaiak lantzeko egutegi batzuk ere banatu dira azken urteotan: Zumaiako hitz bereziak, jolasak, etxeen izenak, eleaniztasuna Zumaian, mugako baserriak, zubiak, txoriak… 2023ko egutegia ontzigintzari buruzkoa da.

azala 2023.jpg

2022ko egutegia

2021eko egutegia

2020ko egutegia

2019ko egutegia

2018ko egutegia

2017ko egutegia

2016ko egutegia

2015eko egutegia

2014ko egutegia

2013ko egutegia

2012ko egutegia

Aholku batzuk gurasoentzat

  1. Eredu izateko, bikotekideen artean eta beste gurasoekin egin euskaraz.
  2. Etxean hizkuntzarekin jolastu, guztion euskara aberastu.
  3. Ingurua zenbat eta euskaldunagoa, orduan eta gaitasun sendoagoa.
  4. Etxeko euskara, herriko hizkera erabili lasai; transmititu beharreko ondarea da.
  5. Euskaraz irakurri eta idaztea, denontzat mesede. Ondo moldatzen zara?
  6. Zure bikotekideak euskaraz ez badaki, bakoitzak berean, zuk eutsi euskarari.