Funtzionamendu orokorra

Hondakinen zenbatekoa 

Sortzen dugun hondakinen %90a birziklagarria da. Baina, gaur gaurkoz, birziklagarriak diren hondakinen ehuneko handiena zabortegira botatzen dugu.

Honako hauek dira Zumaian nahasirik botatzen den zaborraren portzentaiak:

  1. Organikoa: %41,20
  2. Papera eta kartoia: %13,96
  3. Bestelako organikoa: %7,12
  4. Ontzi arinak: %18, 63
  5. Beira: %3, 45
  6. Besteak: %15, 64

 

Hori oinarri hartuta, eta logika erabiliz, atez ateko sisteman material horiek, birziklagarriak direnak, jasotzen dira gaika; egun bakoitzean atal bat, hain juxtu.

Hala ere, atez ateko sistema ezarri den Gipuzkoako herrietan beira biltzeko edukiontzi edo iglu berdearen kaleko edukiontziak mantendu egin dira. Izan ere, materia horren birziklatze maila altua da, eta biztanleriaren gehiengoak ongi birziklatzen du.  

Gipuzkoan atez ateko ezarri den herrietan erabiltzen ari den gai bakoitzeko maiztasuna honakoak da: 3 egun hondakin organikoa, 2 egunetan ontzi arinak, egun 1 papera eta kartoia eta beste batean errefusa edo hondakin birziklaezinentzako. Pardel eta konpresak, egunero biltzen dira.

Badira biriziklagarriak diren bestelako hondakinak ere; pilak, oihalak, tamaina handiko hondakinak, olioa... 

Horiek Garbigunean edo horretarako ezarritako guneetan soilik biltzen dira.

Noiz egiten da bilketa?Postea

Atez Ateko bilketan, edukiontzien sistemarekin egin ohi den antzera, hondakinak ateratzeko ordutegi bat jartzen da. Horren funtzioa hondakinak kalean ordu gutxi batzuetan egotea da. Bilketa ohiko orduak, gaukoak edo goizeko lehenengoak izan ohi dira.

Nola ateratzen dira hondakinak?

Gipuzkoan hedatutako ereduak ezaugarri komun bat bat dauka; hondakinak uzteko zintzilikario edo posteak. Zintzilikarioan hainbat etxebiziztzetako bilketa egiten da,  eta bakoitzak  bere kodea du.

Kodea posizio hori zein etxebizitzari dagokion markatzeko da, edozein ustebake edo arazo izanda ere harremanetan jartzeko. Posizio bakoitzean hondakinen ontzi ala poltsa uzteko gakoa du.

Eta ezin badut? Larrialdi guneak

Salbuespen kasuetan, hondakinak ateratzeko atez atekoaren egutegi-ordutegi arruntera moldatzeko aukerarik ez daukanak, larrialdi guneetara eraman ditzake bere hondakinak.

Herri bakoitzak dauzkan ezaugarrien arabera (biztanleria, auzoen banaketa) gune kopuru jakin bat edukiko du. Gune itxiak dira. Txartelarekin/giltzarekin sartzen da erabiltzailea identifikatzeko. Bertan, urteko egun guztietan eguneko 24 orduetan utz daitezke hondakinak. Hori bai, atal bakoitza dagokion edukiontzian utzi behar da gaika.

Eta landa eremuak, industriaguneak, komertzioak...

Herrigunetik aparte, landa eremuan dauden etxebizitzentzat, hondakinak biltzeko puntuak jartzen dira. Atez Ateko bilketarekin berdin gertatzen da. Horretarako herri bakoitzak hainbat ekarpen gune egokitzen ditu.

Badira bilketa bereziak behar dituztenak (komertzioak, jatetxeak, elkarte gastronomikoak…); horiekin bilketaren ezaugarria adostea dira, bilketa gehigarriekin baita ekarpen guneen bidez beharrei ahal den ondoen erantzuteko.