Zumaian euskara txanpan

2005ean hasi zen Zumaian euskara biziberritzeko EBPN plana gauzatzen, eta 2013ra bitartean iraun zuen. Ondoren, Euskara Txanpan 2014-2017 plana onartu zuen Udalak, Eusko Jaurlaritzaren euskara sustatzeko ekintza planean oinarrituta (ESEP), eta haren jarraipena da 2018-2022 bitarteko plana.

Planaren helburu nagusia da euskaraz bizi nahi duten herritarrei aukera hori ziurtatzea, horretarako behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabaki eta bultzatuz. Hainbat arlotan bultzatu nahi da euskara, eta EUSKARA TXANPAN leloa da helburu hori laburbiltzen duena, denok batera arraun eginez, euskarari bultzada berezi bat ematea delako planaren helburua.