Familia-transmisioa
Aholku batzuk gurasoentzat
- Eredu izateko, bikotekideen artean eta beste gurasoekin egin euskaraz.
- Etxean hizkuntzarekin jolastu, guztion euskara aberastu.
- Ingurua zenbat eta euskaldunagoa, orduan eta gaitasun sendoagoa.
- Etxeko euskara, herriko hizkera erabili lasai; transmititu beharreko ondarea da.
- Euskaraz irakurri eta idaztea, denontzat mesede. Ondo moldatzen zara?
- Zure bikotekideak euskaraz ez badaki, bakoitzak berean, zuk eutsi euskarari.
Egutegia:
Etxean euskararen lotutako gaiak lantzeko egutegi batzuk ere banatu dira azken urteotan: Zumaiako hitz bereziak, jolasak, etxeen izenak, eleaniztasuna Zumaian, mugako baserriak, zubiak, txoriak, ontzigintza, plazak… 2025eko egutegiaren gaia Zumaiako ekosistemak da.
Beste urtetako egutegiak ere eskuragarri daude:
- Zumaiako plazak (2024)
- Zumaiako ontzigintza (2023)
- Zumaiako zuhaitzak (2022)
- Zumaiako txoriak (2021)
- Zumaiako zubiak (2020)
- Muga inguruko baserriak (2019)
- Eleaniztasuna Zumaian (2018)
- Zumaiako etxeen izenak (2017)
- Zumaiako leku-izenak (2016)
- Zumaiako hitz bereziak (2015)
- Jakiak eta atsotitzak (2014)
- Jolasak (2013)
- Atsotitzat eta familientzako gomendioak (2012)
Jaioberrientzat mezua:
Jaioberrien gurasoei opariak bidaltzen dizkie Zumaiako Udalak, euskarazko haur-kanten CD bat eta autorako pegatina bat, eta gurasoei gonbidapena egiten zaie haurrei euskara emateko.

