Literatura

Julene Azpeitia ipuin lehiaketa:

Julene Azpeitia irakasle eta idazlea jaio zela 100 urte bete zirenean hainbat ospakizun egin ziren eta, besteak beste, ipuin lehiaketa bat abian jartzea erabaki zen 1988an. Harrezkero, urtero egiten da lehiaketa; azken urteotan ipuin onenari 3.000 euro ematen zaizkio eta bigarrenari 1.500 euro. Era berean, zumaiarren arteko lan onenak 1.000 euro jasotzen ditu.

2012an 25 urte bete zituen lehiaketak eta lan guztiak digitalizatu eta sarean jarri ziren. Hemen daude guztiak.

Irakurri matte irakurle taldea:

2011n hasita, irailetik ekainera talde bat elkartzen da euskarazko lanei buruz hitz egiteko. Uxue Alberdik gidatzen ditu saioak eta bi hilean behin idazlea ere bertan izaten da.