Julene Azpeitia ipuin-lehiaketa

 

Azalerakoa

 

36 urte, 101 ipuin

 

Zumaiako Udalak antolatzen duen Julene Azpeitia ipuin lehiaketak 36. urteurrena du aurten. 25. urteurrenena, gauza handia zela iritzita, nolabait ospatu beharra zegoela ikusi genuen. Ospakizunik onena hainbeste urtetan sarituak izan diren lanei ahalik eta zabalkunderik handiena ematea zela ikusi genuen, eta erabaki dugu lan horiek guztiak (101 ipuin) digitalizatu eta sarean jartzea hainbat formatutan, mundu guztiak erraz eta eroso eskuratu ditzan.

Sartu ezker aldeko IPUIN IRABAZLEAK atalean eta hartu nahi dituzunak, aukeratutako ipuinak edo guztiak batera. Hiru formatu dituzu aukeran: PDF (ordenagailuan ikusi edo inprimatzeko), MOBI (Kindle irakurgailuetarako) eta EPUB (gainerako irakurgailuetarako)

Horrez gain, Julene Azpeitiaren biografia eta 1988ko ikerlan batzuk ere eskura dituzu.

Amaitzeko, urte hauetan guztietan bildutako argazki batzuk jarri ditugu galeria moduko batean.

Gozatu euskarazko literatura!