Zerbitzu eta prestazioak
Zumaiako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan, bi mailatako zerbitzu eta prestazioak daude: Propioak, batetik, Zumaiako Udalak eskaini eta kudeatzen dituenak; beste arreta mailetako baliabideak, bestetik. Guztiak Udal Gizarte Zerbitzuetatik bideratzen dira. Jarraian aurkezten diren zerbitzuak ezagutzeko edo jasotzeko, Udalaren Gizarte Zerbitzuetan hasten da ibilbidea. Arlo ezberdinen arabera antolatuak, prestazio bakoitzak fitxa bat du eskura herritarrak zerbitzuaren definizioa, betebeharrak eta bestelakoak ezagutzeko.
1. INFORMAZIOA, BALORAZIOA, DIAGNOSTIKOA ETA ORIENTAZIOA
Euskal Gizarte Zerbitzuetako Sistemaren zerbitzu eta prestazioez eta erabiltzailearen eskubide eta betebeharrez informatzeaz gain, Gizarte Zerbitzuetan herritarraren egoera aztertzen dugu, eta gehien egokitzen zaion plangintza egiten dugu.
1.- Informazioa, balorazioa, diagnostikoa eta orientazioa
2. FAMILIA, HAUR, NERABE ETA GAZTETXOAK
Zumaiako herrian bizi diren familiei, eta batez ere, haurrak dituztenei zuzendurik zerbitzu ugari eskeintzen dira, familia barnean gerta daitezkeen egoera batzuei erantzuteko.
2.2.-Seme alaben jaiotzagatik diru laguntzak
2.3.-Familia eta lana uztartzeko diru laguntzak
2.4.-Familientzako aholkularitza eta orientazio zerbitzua
2.4.1.-Familientzako aholkularitza eta orientazio zerbitzua: online zerbitzua
2.4.2.-Familientzako aholkularitza eta orientazio zerbitzua: aurrez aurreko bakarkako saioak
2.4.3.-Familientzako aholkularitza eta orientazio zerbitzua: taldeko saioak
2.5.-Gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua
2.6.-Inguru irekiko gizarte-hezkuntza alorreko esku hartze programa
2.7.-Adingabeak izatezko zaintzan dituzten familia zabalentzako prestazio ekonomikoa
2.10.-Larrialdietarako etxebizitza
3. NAGUSIAK
Zumaiako adinekoen ongizatea bermatzeko, hainbat baliabide eta zerbitzu eskaintzen dira, gero eta zabalago den herritar talde honekin lan egiteko.
3.1.-Turismo eta termalismo programa nagusientzat
3.6.-Adinekoentzako udal ostatu zerbitzua
3.8.- Boluntario modura parte hartzea
3.11.-Larrialdietarako etxebizitza
4. MENDEKOTASUNA, DESGAITASUNA
Mendekotasun eta/edo desgaitasun egoeran dauden herritarrentzat eta haien familientzat. Horrek dakartzan zailtasunei aurre egiten laguntzeko, zerbitzu eta baliabide espezializatuak daude.
4.1.-Mendekotasun balorazioa MBB
4.2.-Mendekotasun balorazioa RAI
4.4.-Turismo eta termalismo programa desgaitasunen bat dutenentzat
4.7.-Laguntza produktuen programa
4.8.-Udalaren laguntza produktuak
4.9.-Desgaituentzako aparkatzeko txartela
4.10.-Sendian: etxean adineko mendeko pertsona bat duten familiei laguntza
4.10.1.-Sendian: prestakuntza ikastaroak
4.10.2.-Sendian: laguntza taldeak
4.10.3.-Sendian: laguntza psikologikoa
4.10.5.-Sendian: asteburu eta jai egunetan eguneko zentroan hartzea
4.11.1.-Mendekotasuna duten adineko pertsonei zuzendutako eguneko zentroa
4.11.2.-Desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako eguneko zentroa
4.11.3.-Buruko gaixotasuna duten petsonei zuzendutako eguneko zentroa
4.12.1.-Mendekotasuna duten adineko pertsonei zuzendutako egoitza
4.12.2.-Desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako egoitza
4.12.3.-Buruko gaixotasuna duten pertsonei zuzendutako egoitza
4.14.-Zerbitzuari lotutako diru laguntza
4.15.-Ingurune familiarrean zaintzagatik diru laguntza
4.16.-Laguntza pertsonalerako diru laguntza
4.17.-Bizimodu independientea errazteko diru laguntza
5. BIZITZEKO BALIABIDEAK
Beren egoera ekonomikoa dela eta laguntza behar duten familia eta norbanakoei zuzendutako baliabide eta prestazioak dira.
5.2.-Gizarte larrialdietarako diru laguntza
5.3.-Udalaren gizarte alorreko diru laguntza
5.6.-Gizarte ongizateko funtseko pentsioa (G.O.F.)
5.7.-Kotizatu gabekoen pentsioa (K.G.P.)
6. INDARKERIA MATXISTA
Emakume eta neska izanagaitik soilik gizartean edota bikote barnean jasan daitezkeen kalteak eragotzi eta aurre egiteko laguntzak dira.
6.1.-Indarkeria matxistaren biktimei harrera
6.2.-Indarkeria matxistaren biktimei laguntza soziojuridikoa
6.3.-Indarkeria matxistaren biktimei laguntza psikologikoa
6.4.-Larrialdietarako etxebizitza
6.5.-Gizarte larrialdietako zerbitzua
7. GIZARTERATZEA
Gizarte bazterkeria eragozteko, eta jada bazterkerian dauden herritarrei gizarteratze prozesuan laguntzeko, Gizarte Zerbitzuek baliabide anitzeko sare bat eskaintzen dugu.
7.1-Gizarteratzeko baliabideak: bizitokiak
7.2.-Gizarteratzeko baliabideak: eguneko zerbitzuak edo zentroak
7.3.-Gizarteratzeko baliabideak: familiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko programak
7.4.-Gizarteratzeko baliabideak: lagun egite espezializatutako programak
7.7.-Laguntza juridikoa ohiko etxebizitza galtzeko arriskuan daudenentzat
7.8.-Larrialdietarako etxebizitza
8. HERRI MAILAN PREBENTZIO ZERBITZU ETA PROGRAMAK
Herritar guztioi eragiten dizkiguten zailtasunak lantzeko eta aurreikusteko prebentziora zuzendutako baliabide ezberdinak ditugu Zumaian.
8.2.-Psikomotrizitate zerbitzua
9. PARTE HARTZEA ETA GIZARTE PROMOZIOA
Zumaiar guztien parte hartzea bilatuz eta bultzatuz, komunitate mailan era askotako proposamenak ditugu guztiok elkarrekin aurrera egin ahal izateko.
9.1.-Elkarteentzako diru laguntza
9.2.-Zumaiako elkarteekin hitzarmenak
9.4.- Boluntario modura parte hartzea
10. LANKIDETZA
Zumaiarren eta kanpoan jarduten duten erakundeen arteko zubiak eraikiz, lankidetzari lotutako arloak garatzen ditugu.
10.1.-Lankidetza larrialdietarako diru laguntza

