Gizarte zerbitzuak

- 943 86 22 00
- gizartezerbitzuak@zumaia.eus
- BRANKA ERAIKINA (Aizkorri kalea 6)
-
Sailari lotutako ekipamendu eta zerbitzuak:
> Hogarra, Gizarte Zentroa
> Branka eguneko zentroa
> Itsasargia zerbitzua
Zumaiako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan, bi mailatako zerbitzu eta prestazioak daude:
- Propioak: Zumaiako Udalak eskaini eta kudeatzen dituenak
- Beste arreta mailetako baliabideak
Guztiak Udal Gizarte Zerbitzuetatik bideratzen dira. Jarraian aurkezten diren zerbitzuak ezagutzeko edo jasotzeko, Udalaren Gizarte Zerbitzuetan hasten da ibilbidea. Arlo ezberdinen arabera antolatuak, prestazio bakoitzak fitxa bat du eskura herritarrak zerbitzuaren definizioa, betebeharrak eta bestelakoak ezagutzeko.
1. Informazioa, balorazioa, diagnostikoa eta orientazioa
Euskal Gizarte Zerbitzuetako Sistemaren zerbitzu eta prestazioez eta erabiltzailearen eskubide eta betebeharrez informatzeaz gain, Gizarte Zerbitzuetan herritarraren egoera aztertzen dugu, eta gehien egokitzen zaion plangintza egiten dugu.
2. Familia, haur, nerabe eta gaztetxoei arreta
Zumaiako herrian bizi diren familiei, eta batez ere, haurrak dituztenei zuzendurik zerbitzu ugari eskeintzen dira, familia barnean gerta daitezkeen egoera batzuei erantzuteko.
3. Nagusiak
Zumaiako adinekoen ongizatea bermatzeko, hainbat baliabide eta zerbitzu eskaintzen dira, gero eta zabalago den herritar talde honekin lan egiteko.
4. Mendekotasuna eta desgaitasuna
Mendekotasun eta/edo desgaitasun egoeran dauden herritarrentzat eta haien familientzat. Horrek dakartzan zailtasunei aurre egiten laguntzeko, zerbitzu eta baliabide espezializatuak daude.
5. Bizitzeko baliabideak
Beren egoera ekonomikoa dela eta laguntza behar duten familia eta norbanakoei zuzendutako baliabide eta prestazioak dira.
6. Indarkeria matxista
Emakume eta neska izanagaitik soilik gizartean edota bikote barnean jasan daitezkeen kalteak eragotzi eta aurre egiteko laguntzak dira.
7. Gizarteratzea
Gizarte bazterkeria eragozteko, eta jada bazterkerian dauden herritarrei gizarteratze prozesuan laguntzeko, Gizarte Zerbitzuek baliabide anitzeko sare bat eskaintzen dugu.
8. Herri mailako prebentzio zerbitzu eta programak
Herritar guztioi eragiten dizkiguten zailtasunak lantzeko eta aurreikusteko prebentziora zuzendutako baliabide ezberdinak ditugu Zumaian.
9. Parte hartzea eta gizarte promozioa
Herritar guztioi eragiten dizkiguten zailtasunak lantzeko eta aurreikusteko prebentziora zuzendutako baliabide ezberdinak ditugu Zumaian.
10. Lankidetza
Zumaiarren eta kanpoan jarduten duten erakundeen arteko zubiak eraikiz, lankidetzari lotutako arloak garatzen ditugu.