Etxebizitza promozioak

Card image cap
  • Astearte eta ostegunetan: 07:30-14:30

    Aurrez zita hartu 943 86 50 25 (305 luzapena) telefonora deituta edo etxebizitzabulegoa@zumaia.eus e-mailera idatzita.

  • etxebizitzabulegoa@zumaia.eus
Zumaiako Udalak etxebizitza-parke publiko bat bultzatu nahi du herrian, eta norabide horretan proposamen bat lantzen ari da. Laster informazio gehiago.

Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE/VPO)

  • Torreagako etxebizitzen promozioaren barruan, Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikiko dira. Guztira 46 etxebizitza zozketatuko dira. Horietatik 43 kupo orokorrekoak (12 hiru logelakoak eta 31 bi logelakoak), eta 3 etxebizitza egokituak (bi logelakoak), mugikortasun urriko pertsonentzat gordetakoak.
  • Zozketan parte hartzeko izen-emate epea: urtarrilak 12-30 (biak barne)

Etxebizitza tasatuak

  • Etxebizitza tasatuen promozio berri bat bultzatzeko lanak martxan daude. Laster informazio gehiago.
  • Etxebizitza tasatuen ordenantza berritzen ari da Udala. Horren baitan, besteak beste, etxapeak etxebizitza tasatu bihurtzeko aukera zabaldu da.

Alokairu publikoko etxebizitzak

  • Alokairu publikoko etxebizitzak eraikitzeko promozio berri bat bultzatzeko lanak martxan daude. Laster informazio gehiago.