Zer egin dezaket nik euskararen alde?

2016/12/02

Bihar, hilak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da eta Zumaiako Udalak bat egin du EAEko Herri Administrazioek adostutako adierazpen instituzionalarekin.

Zer egin dezaket nik euskararen alde? lelopean, euskara eta hizkuntza-elkarbizitza sendotzeko egin dezakegun lan eta esfortzuaren inguruan hausnartzera gonbidatzen gaitu adierazpenak, hori lortze aldera nork bere gain har dezakeen konpromisoari erreferentzia eginez.

Adierazpen instituzional osoa irakurgai HEMEN