Gizarte langile plaza betetzeko prozesuaren barruan behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda, eta probaren data argitaratu ditu Udalak

2024/02/13

Oposizio aldiko probaren data 2024ko apirilaren 23an izango da, Aitzuri frontoian. 09:00tan emango zaio hasiera ariketari baina hautagaiak 8:45tan bertaratu beharko dira.

Gizarte langile plaza betetzeko prozesuaren barruan behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean; horrekin batera oposizio aldiko probaren data, ordua eta lekua iragarri ditu Udalak

Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesu horren barruan, hainbat plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak.

Prozesuen inguruko informazio guztia, lan eskaintza publikoa atalean dago jasota.

Deialdiaren inguruko informazioa:

> Gizarte langilearen plaza betetzeko hautaketa prozesua