Udaleku irekietarako begirale eta koordinatzaile izateko behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu dira

2023/03/31

Erreklamazioak egiteko epea apirilaren 3tik 20ra arte egongo da zabalik, biak barne.

Udan egin ohi diren udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetarako behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Udalak. Ebazpenaren aurkako erreklamazioak egiteko epea apirilaren 3tik 20ra bitartean egongo da zabalik.

BEGIRALEAK: Behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda

KOORDINATZAILEAK: Behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda

Udaleku irekien helburua da 3-12 bitarteko haurrentzat gozamen espazio ludikoa eskaini eta horiekin balioak lantzea, hala nola, euskararen sustapena, autonomia pertsonala, berdintasuna edota elkarbizitza.

Lan eskaintzen inguruko informazio guztia:
>> UDALEKUETAKO BEGIRALEAK
>> UDALEKUETAKO KOORDINATZAILEAK