Zabalik dago udaleku irekietako begiraleen hautaketa prozesua

2024/02/13

Begirale izan nahi dutenek otsailaren 14tik martxoaren 12ra bitartean (biak barne) eman beharko dute izena. Eskaera udaletxean bertan zein telematikoki egin ahal izango da.

Udaleku irekietan begirale moduan aritzeko hautaketa prozesuaren oinarriak eta deialdia argitaratu berri ditu Udalak. Txanda bakarrean lan eginez gero, kontratuaren iraupena uztailaren 1etik 12ra bitartekoa ala uztailaren 15etik 24ra bitartekoa izango da; bi txandetan ariten direnen kasuan, berriz, kontratua uztailaren 1etik 24ra artekoa izango da. 

Izen emateko epea otsailaren 14tik martxoaren 12ra (biak barne) egongo da zabalik. Eskaera udaletxean bertan zein telematikoki egin ahal izango dute hautagai izan nahi dutenek.

Lan eskaintzaren inguruko informazio guztia:
>> UDALEKUETAKO BEGIRALEAK