Diruzainen lan poltsarako lehen azterketa irailaren 10ean izango da

2020/08/19

Zumaiako Udalak diruzainen lan poltsarako onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda argitaratu du. Onartuek irailaren 10ean egingo dute lehen azterketa teoriko-praktikoa, goizeko 9:00etan Zumaiako Aitzuri pilotalekuan.

Alkate dekretua datozen egunotan argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, baina dagoeneko ikusgai dago Zumaiako Udaleko diruzainen lan poltsarako onartu eta baztertuen behin-betiko zerrenda.

Zerrendarekin batera, lan poltsarako lehen azterketaren dataren berri eman du Zumaiako Udalak. Irailaren 10ean, ostegunean, izango da azterketa; hautagaiek goizeko 9:00etan hasiko dute azterketa, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Udalaren izenean adierazi dutenez, hautagaiek maskara jantzita eraman beharko dute eta ezarritako prebentzio neurriak errespetatu beharko dituzte.

Diruzainen lan-poltsa: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta lehen azterketa teoriko-praktikorako deialdia

DIRUZAINEN LAN-POLTSAREN INGURUKO INFORMAZIO GUZTIA