Haur teknikari laguntzailearen eta Ludotekako hezitzaileen hautaketa prozesuetako merezimenduen behin behineko balorazioak argitaratu ditu Udalak

2023/11/29

Erreklamazioak egiteko epea azaroaren 30etik aenduaren 19ra arte (biak barne) egongo da zabalik.

Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesu horren barruan, hainbat plaza betetzeko prozesuak abiatu zituen Udalak.

Bi hautaketa prozesu horien inguruko informazio guztia, lan eskaintza publikoa atalean dago jasota.