Jardueretako eta ingurumeneko teknikariaren hautaketa prozesuaren barruan, merezimenduen behin behineko balorazioak ikusgai

2024/07/09

Erreklamazioak jartzeko epea uztailaren 10etik 23ra egongo da zabalik (biak barne).

Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Jardueretako eta ingurumeneko teknikariaren hautaketa prozesua lehiaketa ireki bidez egiten ari da, merezimenduen balorazioa eginda, eta behin betiko izaeraz beteko dira plazak. Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 21ean (240. zenbakia).

Prozesu horren barruan, behin behineko balorazioak argitaratu ditu Udalak. Horrekin batera, erreklamazioak jartzeko epea zabalduko: uztailaren 10etik 23ra aurkeztu ahal izango dira (biak barne). 

Jardueretako eta ingurumeneko teknikaria (LEHIAKETA)