Igogailu publikoak gauez ere erabilgarri egongo dira aurrerantzean

2024/06/27

Bizilagunen eskaerei erantzunez eta egun osoan irisgarritasuna hobetzeko asmoz, San Jose kaleko, Ardantzabideko eta San Telmo kaleko igogailu publikoak gauez ere martxan egongo dira gaurtik aurrera. Jadarreko igogailuak ere 24 orduz jarraituko du erabilgarri, orain arte bezala; Mari kalekoa, berriz, egunez bakarrik.

Gaurtik aurrera, Zumaiako igogailu publiko ia guztiak martxan egongo dira gauez ere  —Mari kaleko igogailua izango da gauetan itxita egongo den bakarra—. Neurri horrek bizilagunei eskaerei erantzuten die, eta Udalaren asmoa da herritar guztien irisgarritasuna ordu-mugarik gabe bermatzea.

Uda sasoiarekin batera jarri da indarrean neurri berria. Sasoi honetan atzeratu egin ohi da etxeratzeko ordua, eta, beraz, erabaki honek erantzuten dio behar horri. Edonola ere, Udal Gobernuaren ustetan, irisgarritasunak ez dio soilik oinarrizko beharrei erantzun behar; herritar guztiek aisialdiaz mugarik gabe gozatzeko aukera izan behar dute. Horregatik, ordutegi-mugarik gabe, herritar guztiek joan-etorri erosoagoak izan ditzaten sustatu nahi du.

Horrenbestez, aurrerantzean honakoa izango da Zumaiako igogailuen ordutegia eta funtzionamendua:

24 orduz martxan:

  • San Telmo kaleko igogailua, Larretxora daramana
  • Ardantzabideko igogailua
  • San Joseko igogailua
  • Jadarreko igogailua (orain arte bezala) 

Egunez martxan:

Mari kaleko igogailuaren ordutegia orain artekoa izango da aurrerantzean ere. Kultur Etxearen barruan egonik, gauez zabalik egoteak zailtasunak dakartza. Edonola ere, Alde Zaharreko bizilagunek Ardantzabideko igogailua erabili ahal izango dute gauez.

Honakoa da ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 08:30-21:00
  • Larunbat, igande eta jai-egunetan: 08:30-20:30

Txartel bidez:

Torreberriko igogailua eraikineko erabiltzaileentzat eta bizilagunentzat bakarrik dago erabilgarri. Bizilagunen batek igogailua erabili nahiko balu, udaletxera jo dezake txartela eskatzeko.