San Jose kaleko berrurbanizazio lanak amaituta
San Jose auzoko mendebaldeko sarrera handitzearekin batera, zenbait etxebizitza-bloketan igogailu eta eskaileren nukleoak egiteko aukera zabaldu dute obra hauek. Gainera, argiteria-, ur- eta saneamendu-sareak berritu dira.
[IKUSI ARGAZKIAK ALBISTEAREN AMAIERAKO ZATIAN]
2023ko azaroaren amaieran hasi, eta joan den ekainaren erdialdean amaitu zituen Zumaiako Udalak San Jose kalea berrurbanizatzeko lanak. Obra honekin auzo honetako irisgarritasuna eta bizilagunen bizi-balintzak hobetu nahi izan dira, eta Zumaiako Udalak 573.820 euro erabili ditu lan hauek egiteko.
Proiektu honek 2014ko 03 HA Odieta San Jose Hiri Berrikuntzarako Plan Berezian ezarritako helburuei erantzuten die. Honakoak dira, zehazki:
- San Jose auzoko mendebaldeko sarrera handitzea, ibilgailuen ibilbidea zabalduz, eta malda irisgarritasun-araudira egokituz (besteak beste, auzotarren ibilgailuen zein anbulantzien sartu-irtenak hobetzeko).
- Horrela, Odieta kalea San Juan egoitzarekin lotu da. San Joseko 26., 27. eta 28. etxebizitza-blokeetan igogailu eta eskaileren nukleoak egiteko espazioa egokitzea, eta horietara ibilbide irisgarriak egokitzea.
Aldaketa horiekin batera, auzoko azpiegiturak egokitu ditu Udalak: argiteria publikoko sare berria, ur mailakatuaren hornidura-sarea, eta saneamendu-sare bereizia sortu dira.
Albiste erlazionatuak
Auzoak
Irisgarritasuna
Irisgarritasun Plana
- Martxan dago Itzurunbideko igogailua 2026/01/21
- Itzurunbideko igogailuaren inguruko irisgarritasuna hobetzeko lan osagarriak egingo ditu Udalak 2025/09/19
- Makinak martxan Larretxon: hasi dituzte Itzurunbideko igogailua egiteko lanak 2025/02/20
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Zumaia bizitzeko da
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Martxan dago Itzurunbideko igogailua 2026/01/21



