Zabalik dago trenzubiaren azpiko pasabidea
Trenzubiaren bueltan egindako lanak amaituta —trenzubia osorik birgaitu du Euskal Trenbide Sareak, eta bertan kokatuta dagoen ur hodi nagusia berritu du Zumaiako Udalak— zabalik dago pasabidea oinezkoentzat zein bizikletentzat; piraguistek ere Urola ibaia arazorik gabe zeharkatu ahal izango dute aurrerantzean.
Gaur goizetik zabalik dago trenzubiaren azpiko pasabidea. 2023ko martxotik hona egon da itxita, trenzubiaren birgaitzea egiteko. Euskal Trenbide Sareak 5 milioi euroko inbertsioa egin du egitura sendotzeko eta ondare industriala mantentzeko.
Gainera, lan horiek egin behar zirela aprobetxatuta, Zumaiako Udalak zubia zeharkatzen duen ur hodia berritzeko baliatu du epealdi hau; Artadiko biltegi nagusitik herri-gune osora ura dakarren hodia da honakoa, eta 300.000 euroko inbertsioa egin du horretan.
Arrapala berria trenzubiaren azpikaldean
Epealdi honek, obrako makineria sartzeko aldapa bat eraiki zuen Euskal Trenbide Sareak, eta Udal Gobernuak egoki ikusi du bide berri hori mantentzea.
Horrenbestez, zenbait aldaketa eginda, %6 baino baxuagoko desnibela duen arrapala irisgarria egokitu dute bertan, Basusta inguruko bizilagunentzat zein kanpineko erabiltzaileentzat Urola ibaiaren aldameneko bidera ibilbidea errazten dielako. Aldapa erabilgarri dago dagoeneko, baina hurrengo asteotan jarriko dute baranda.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Makinak martxan Larretxon: hasi dituzte Itzurunbideko igogailua egiteko lanak 2025/02/20
- Brigadako bi ofizial igeltsero eta ofizial iturgin bat behin betiko izaeraz kontratatuko ditu Zumaiako Udalak 2025/02/07
- Tentsio handiko etxebizitza eremu izateko bidean da Zumaia 2025/01/31
- Urtarrilaren 14an (asteartea) zabalduko dute HAPOari buruzko erakusketa, bi bisita gidaturekin 2025/01/09