Txomin Agirre kaiko bidegorria konpontzeko lanak amaituta
Oinezkoen bidearen eta bidegorriaren artean zegoen desnibela ezabatu du Udalak, bidegorriaren egoera hobetzearekin batera.
Pasa den astean amaitu zituzten Txomin Agirre kaiko bidegorria konpontzeko lanak. Obra honekin oinezkoen bidea eta bidegorria kota berean jarri dira, eta, desnibela kentzearekin batera, bidegorriaren egoera hobetu da. Horrela, bide horiek erabiltzen dituzten oinezkoen zein txirrindularien segurtasuna bermatuko da aurrerantzean. Udalak 20.340 euro erabiliko ditu lan hau hauek egiteko.
Egindako hobekuntzak funtsezkoak ziren erriotik zetozen ur-iragazketen ondorioz bidegorria mailaz jetsita zegoelako. Egoera horrek estropezu egiteko eta istripuak izateko arrisku nabarmena zekarren.
Baldintza metereologikoak tarteko uste baino beranduago hasi behar izan ziren lanak; edonola ere, aurreikusitako epea baino lehen amaitu zituzten obrak, eta, aurreko astean bertan, ostirala baino lehen, zabalik zegoen Txomin Agirre kaiko bidea.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
Irisgarritasuna
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



