Lucia Lacarrak abenduaren 18an Arriagan eskainiko duen emanaldirako autobusa jarriko du Udalak

2020/10/14

Lucia Lacarra eta Matthew Goldingek ‘Fordlandia’ dantza ikuskizuna eskainiko dute Bilboko Arriaga antzokian, abenduaren 18an eta 19an. Zumaiako Udalak autobusa antolatu du abenduaren 18ko ekitaldirako.

Abenduaren 18an eta 19an Arriaga antzokia hartuko dute Lacarra eta Golding dantzariek. Sarrerak dagoeneko salgai daude lotura honetan. Zumaiako Udalak abenduaren 18an (ostirala) eskainiko den ikuskizunerako autobus zerbitzua jarriko du.

Autobus bakarra jarriko du Udalak, doakoa izango da eta izena emateko beharrezkoa izango da aurrez emanaldirako sarrera erosita edukitzea. Azaroaren 16tik 29ra bitartean eman ahal izango da izena autobusean.

'Fordlandia'

«Dantzarentzat ere zaila den aldian, garai hobeekin egin nahi dugu amets. Tunelaren amaieran argia ikusi nahi dugu, ibili beharko dugun bidea aldi baterako izan dadila, sentitzen dugun maitasuna iraunkorra izan dadila».

Bikote liluragarria dantzaren eta hausnarketa zinematografikoaren arteko sokaren gainean dabil. Dantzaren nazioarteko eszena, haien itxaropenen labirintoan barna egindako bidaian. Bizi-itxialdia inspirazio-iturri dela, geruza anitzeko dantza-artelana sortu da. Lan horretan, Lacarraren esanetan, «norberak erabaki behar du arreta errealitatean edo ametsean jarriko duen, desilusioan edo itxaropenean».

Erabateko ikuskizuna, dantza, musika eta arte bisuala etengabe elkar lotzen dituena, ikusleak sentiaraztera eta ihes egitera eramango dituen ikuskizuna.