Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko
Urriaren 28an (astelehena) egingo dute euskararen inguruko plan estrategikoa diseinatzeko hirugarren lan-mahaia, 18:00etan Oxford aretoan. Oraingoan kultur elkarteetako kideak eta kultur munduan aritzen direnak deitu dituzte; parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena.
Aurrera doa Zumaian euskararekin zer? partaidetza prozesua. Udala hurrengo 10 urteetarako plan estrategikoa lantzen ari da, Ahize hizkuntza aholkularitzaren bidelaguntzarekin, eta herritarrekin batera. Iraileko galdetegi fasea amaitu eta gero, hausnarketa faseari ekin diote.
Dagoeneko egin dituzte hezkuntza eta familiari lotutako saioa, eta kirol arloko lan mahaia; orain, datorren astelehenean, kulturari helduko diote. Herrian kulturari lotutako ekintzak antolatzen aritzen direnak, kultur munduko herritarrak zein kulturaren eta euskararen inguruan interesa dituztenak gonbidatu dituzte saio horretara. Lan-mahaia Alondegian izango da, 18:00etatik 20:00etara.
> Eman izena lan-mahaietan
Zumaiako datu kualitatibo zein kuantitatiboak aurkeztuko dituzte saioan, eta, ondoren, horien gaineko hausnarketari ekingo diete, era dinamikoan.
Kulturaren inguruko azterketa eginda, beste bi lan-mahairekin osatuko dute saio hau:
- Urriak 30, asteazkena: Arlo sozioekonomikoa, 14:00-16:00
- Azaroak 12, asteartea: Oikiako saioa, 18:00-20:00
Saio hauek irekiak izango dira herritar guztientzat, baina parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Izena emateko, egin klik hemen.
> Eman izena lan-mahaietan
Hiru kolpeko prozesua
Lehenengo fasean, irailean zehar, 280 herritarrek bete zuten galdetegia. Herritarrek azken urteetan Zumaian euskararen inguruan egin diren ekintzak aztertu dituzte, eta iritziak partekatu dituzte. Gainera, hainbat herritarri banakako elkarrizketak egin dizkiete.Orain, lan-mahaietan ekarpenak jasotzen ari dira. Ekarpen horiek, banakako elkarrizketak eta herritarrek betetako galdetegietatik ateratako ondorioak batu, eta, 2034ra arteko euskara plan estrategikoaren oinarriak zehaztuko dituzte Ahize-AEK elkarteko teknikariek. Proposamena oinarri hartuta, azaroan zehar herritarrekin batera itxiko du plana Zumaiako Udalak. Horrela, zumaiar guztien hitza entzunda, AROA plan estrategikoaren diseinu prest egongo da abendurako.
Ondo bidean, 2025eko otsailean gizarteratuko du Udalak plan berria, Euskara, bestela ez gara zikloaren barruan.Zumaiako Udalak herritar oro gonbidatu nahi du prozesu honetan parte hartzera, euskararen alde lan egiteko aukera paregabea baita honakoa, euskararen oraina eta etorkizuna eraikitzeko bidean.

Albiste erlazionatuak
Euskara
- Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko eta matrikulatzeko epeak irekita 2025/09/08
- George Orwellen 'Lur jota Parisen eta Londresen' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/07/23
- Euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzea izango da Zumaian larunbat honetan 2025/07/18
- Abian da Julene Azpeitia ipuin lehiaketa 2025/07/02
Parte hartzea
- Bigarren eskuko azoka eta konponketa lantegiak, ostiral honetan Zumaian 2025/10/08
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
Kultura
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- [ARGAZKI GALERIA] Komentua bizitzaz bete da urte askoren ondoren 2025/09/18
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Olarro Egunerako dena prest: programa ikusgai eta herri bazkariko txartelak salgai 2025/09/03



