Diruzaintzako erdi-mailako teknikaria kontratatzeko prozesuaren barruan merituen behin behineko puntuazioak ikusgai

2024/07/02

Erreklamazioak jartzeko epea uztailaren 3tik 8ra egongo da zabalik (biak barne).

Deialdia honen bidez diruzaintzako erdi mailako teknikari bat kontratatuko du Zumaiako Udalak. Lehiaketa sistemaren bidez egiten ari da prozesua, eta, Lanbiden eta udalean aurkeztutako dokumentuak aztertu ondotik, merituen behin behineko puntuazioak argitaratu dira. Horrekin batera erreklamazioak jartzeko epea zabalduko da: uztailaren 3tik 8ra egin beharko dira (biak barne).

Ikusi behin behineko puntuazioak eta deialdiari buruzko informazio guztia egoitza elektronikoan