Ikusgai daude kordinatzaileen behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda, eta merituen behin behineko balorazioa
Erreklamazioak jartzeko epea zabalik egongo da apirilaren 25era arte.
Udaleku irekietarako koordinatzaile postuak betetzeko hautaketa prozesuaren barruan, behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda, eta merituen behin behineko balorazioa argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Ebazpenaren aurkako erreklamazioak egiteko epea zabalik dago, apirilaren 25era arte (hau barne).
Udaleku irekien helburua da 3-12 bitarteko haurrentzat gozamen espazio ludikoa eskaini eta horiekin balioak lantzea, hala nola, euskararen sustapena, autonomia pertsonala, berdintasuna edota elkarbizitza.
Lan eskaintzaren inguruko informazio guztia:
>> UDALEKUETAKO KOORDINATZAILEAK
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



