Zabalik dago kirol teknikari postua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian izena emateko epea

2024/02/20

Martxoaren 15era arte (hau barne) eman ahal izango da izena.

Zumaiako Udalak 2020ko lan-eskaintza publikoan jasota dagoen kiroletako teknikari plaza oposizio-lehiaketa librearen sistemaren bitartez behin betiko izaeraz betetzeko deialdian izena emateko epea zabaldu du. Oinarriak 2023ko abenduaren 29an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta 2024ko otsailaren 17an argitaratu zen laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean. Horiek horrela, izen-emateko epea zabalik egongo da martxoaren 15era arte (hau barne).

> Eman izena hemen: Kirol teknikari plaza betetzeko deialdia (epea: otsailak 18-martxoak 15)