'La consagración de la primavera' filma Zumaiara ekarriko du Telmo Irureta aktoreak
Azaroaren 5etik 7ra filma ikusteko aukera izango da Zumaiako Aita Mari aretoan. Larunbateko eta igandeko saioetan aurkezpena egingo du Telmo Iruretak.
La consagración de la primavera (euskaraz Udaberriaren sagara), Fernando Franco espainiarrak zuzendutako drama film bat da. Valeria Sorolla, Telmo Irureta zumaiarra eta Emma Suárez dira aktore nagusiak, eta aurten estreinatu da, Donostiako zinemaldian.
Zumaiarrek filma ikusteko aukera izango dute azaroaren 5etik 7ra, Aita Mari aretoan. Gainera, horietako bi emanalditan (larunbatean eta igandean) Telmo Irureta izango da bertan, filmaren inguruko nondik norakoak emateko. Sarrerak aurrez erosi daitezke, internet bidez; egunean bertan ere izango da aukera txartela hartzeko, ohi bezala, sarrerako takillan.
Sinopsia:
Madrilera iritsi berri da Laura (Valeria Sorolla) da, Kimikako karrera ikastera. Bakarrik eta ia dirurik gabe, bere bizitza unibertsitariora egokitzen saiatzen da, bere segurtasun faltari aurre egiten dion bitartean. Gau batean, kasualitatez, David (Telmo Irureta) ezagutuko du, garun-paralisia duen mutila, amarekin, Isabelekin (Emma Suárez), bizi dena. Laurak konfiantzazko harremana hasiko du haiekin, eta horrek bere konplexuak gainditzen eta heldutasunerako etapa berri bati aurre egiten lagunduko dio. La consagración de la primavera dena posible den bizi-une horri buruzko istorioa da, baita ustekabeko topaketak bizitza nola alda diezagukeen ere.
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Sanpedroetako artisau azokan parte hartzeko deia zumaiarrei 2024/04/18
- Hemen da Martxoaren 8a, berriro ere ekitaldiz eta aldarrikapenez beteta 2024/03/07
- Herriko jaietan ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik 2024/03/06
- 'Negu hurbilak' filma asteburu honetan iritsiko da Zumaiara 2024/02/21