Euskal Jai eguneko azokan postua jartzeko eskaera egiteko epea zabalik
Ekainaren 21a baino lehen aurkeztu beharko da eskaera: aurrez aurre Alondegian, kulturetxea@zumaia.eus e-mailera mezua bidalita, edo egoitza elektronikoaren bidez.
Abuztuaren 9an izango da 2024ko Euskal Jai eguna Zumaian. Urtero bezala, besteak beste, azoka egongo da Foruen plazan. Postua jartzeko beharrezkoa da aurrez eskaera aurkeztea. Epea zabalik dago dagoeneko, ekainaren 21era arte (hau barne).
Interesdunek hiru aukera dituzte eskaera egiteko:
- Eskabide orria bete eta Alondegian entregatzea (astelehenetik ostiralera 09:30-14:00 bitartean)
- Eskabide orria e-mail bidez bidaltzea: kulturetxea@zumaia.eus
- Eskaera egoitza elektronikoaren bidez aurkeztea