Abuztuaren 26an zabalduko da Olarro Eguneko batel estropadetan parte hartzeko izen-ematea
Irailaren 14an izango da 2024ko Olarro Eguna, eta, urtero bezala, batel estropadak izango dira aurten ere. Abuztuaren 26tik irailaren 6ra bitartean eman ahal izango da izena, Lubaki kiroldegian.
Datoren astelehenean zabalduko dute Olarro Egunean jokatuko den estropadarako izen-ematea. Irailaren 14an ospatuko da aurtengo Olarro Eguna, eta, mareak direla eta, 11:00etatik aurrera jokatuko da koadrilen arteko batel estropada. Abuztuaren 26tik irailaren 6ra bitartean eman daiteke izena, Lubaki kiroldegian.
Estropadetan parte hartzeko izena ematen dutenek Udalaren Lasuna batelean entrenamenduak egiteko aukera izango dute. Entrenamentuak antolatzeko turismo bulegora joan edo 943143396 telefono zenbakira deitu beharko da. Ikusi hemen araudia eta entrenatzeko ordutegiak.
Olarro Egunean lan egiteko deialdia zabalik, abuztuak 25 arte
Urtero bezala txosnetan zein herri bazkarian lan egiteko herriko elkarteen laguntza beharko du Udalak beste urte batez. Interesa duten elkarteek turismo bulegoan eman beharko da izena abuztuaren 25a (igandea) baino lehen. Horretarako, 943 14 3396 telefono zenbakira deitu edo turismoa@zumaia.eus e-mailera idatzi beharko dute elkarteek.
Abuztuaren 27an 18:00etan elkartuko dira talde guztiak Alondegian, eta orduan egingo da lan banaketaren zozketa. Eginbeharren inguruko xehetasun guztiak ere orduan azalduko dituzte.
Albiste erlazionatuak
Olarro eguna
- Olarro Eguneko batel estropadako txandak ikusgai 2025/09/19
- Olarro Egunerako dena prest: programa ikusgai eta herri bazkariko txartelak salgai 2025/09/03
- Irailaren 1ean zabalduko da Olarro Eguneko batel estropadetan parte hartzeko izen-ematea 2025/08/17
- Abuztuaren 18an zabalduko da Olarro Eguneko azokan postua jartzeko eskaera egiteko epea 2025/08/14
Festak
- Suziri eta petardoekin kontuz eta arduraz ibiltzea eskatzen die Udalak herritarrei 2025/12/05
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2025/08/13
- Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia 2025/08/05
- Sanpedroetan kontutan hartu beharrekoak: Gozategiren kontzertuaren eragina trafikoan, su artifizialak... 2025/06/24



