Olarro Egunerako dena prest

2024/09/02

Irailaren 14an izango da 2024ko Olarro Eguna, eta dagoeneko ikusgai dago programa osoa. Herri bazkariko txartelak eta kamisetak asteazken honetan (irailak 4) jarriko dituzte salgai, turismo bulegoan; zapiak irailaren 9tik aurrera erosi ahal izango dira. Bezperan, gainera, zesta punta jaialdia izango dugu herrian.

OlarroEguna.2024.jpgOlagarroa, gastronomia eta itsas munduaren festa izango da Zumaian irailaren 14an. Olagarro-brotxetak dastatzeko aukera izango da txosnetan, herri bazkaria izango da eguerdian —aurten, lehenengoz, Sagarbideko aterpean—, eta egun osoan zehar musika, dantza eta festa giroa izango dira nagusi.

Goizean elikagaien azoka izango da Eusebio Gurrutxaga plazan, eta, Argazki Rallya herri osoan zehar. Haurrei eta gaztetxoei zuzendutako tailer eta jolasak ere antolatu dituzte, eta Kofradiako arrainen salmenta aretoa ezagutzeko aukera izango da (goizean 11:00-14:00ak bitartean; arratsaldean 17:00-19:00ak bitartean). Bestalde, Flyscheko olagarroa bisita gidatuak eskainiko dituzte (11:00etan euskaraz eta 12:30ean gazteleraz). Musika emanaldiak ere ez dira faltako.

Zumaiako Udalak herriko elkarteen ekarpenari balioa eman nahi dio, eta horiek gabe Olarro Eguna ezinezkoa izango litzatekeela nabarmendu du.

Azken urteotan bezala, txosnetan erabiliko diren ontzi eta tresna guztiak konpostagarriak izango dira. Halako festa egunetan sortzen dugun hondakin kopurua murrizteko neurriak hartzea beharrezkoa da, eta, baita sortzen direnean birziklagarriak edo konpostagarriak izatea. Neurriak hartzearekin batera, herritarren kontzientziazioa sustatu nahi du Udalak, eta hondakinak behar bezala banatzeko eskatu die. 

Azkenik, festak guztiontzako espazio atsegin eta seguruak izan daitezen, eraso eta jarrera matxisten aurkako jarrera hartzera deitu nahi ditu Udalak herritarrak. Horrekin batera, festaz ingurukoekiko zein inguruarekiko errespetuarekin gozatzeko deia egin nahi du Udalak. Azkenik, kontsumo arduratsurako deia egiten die herritar guztiei. 

Herri bazkariko txartelak eta kamisetak salgai

Asteazken honetan (irailak 4) jarriko dituzte salgai Olarro Eguneko kamisetak eta herri bazkariko txartelak. Zapiak beranduago erosi ahal izago dira; irailaren 9tik aurrera. Herri bazkariko txartelen prezioa 12 eurokoa da helduentzat; eta 8 eurokoa haurrentzat. Kamisetek 10 euro balio dute, eta zapiek 2 euro.

zesta.punta.jpgBezperan zesta punta jaialdia

Olarro Egunaren bezperan zesta punta jaialdia izango dugu Aitzuri frontoian. 19:00etatik aurrera bi partida ikusteko aukera izango dugu: Urreisti-Lopez bikotea Erkiaga-Urangaren aurka arituko da; bestalde, Women Winter Series desafioen barruan, Elaia-Arai eta Erika-Frida bikoteak ariko dira leihan.

Sarrerak bi modutan eros daitezke:

Atsedenaldian, gainera, Olarro Eguneko sukaldariei omenaldia egingo diete.

Olarro Eguneko egitaraua

  • Goiz partean XVIII. ARGAZKI RALLYA. Izen ematea 09:00etatik 10:00etara, Alondegiko Oxford aretoan.

  • 10:30etik 14:30era Eusebio Gurrutxaga plazan ELIKAGAIEN AZOKA.

  • 10:30ean hasita HAUR ETA GAZTETXOENTZAT JOLASAK, Itxas-Gain elkarteak antolatuta. Arbustaingo arranpla parean, piraguak eta uretako jolasak; eta Gernika parkean, zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea, etab.

  • 11:00etan kuadrillen arteko batel estropada, OLARRO EGUNEKO XVI. BANDERA, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta.

  • Goiz partean, OLAGARRO BROTXETAK E. Gurrutxaga plazako eta Gernika parkeko txosnetan.

  • 11:00etatik 13:00etara (bi txanda), Algorri interpretazio zentroan 6-10 urte bitarteko haurrentzat doako TAILERRAK. Aurrez izena eman behar da: info@algorri.eus edo 943143100.

  • 11:00etatik 14:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, ARRAINEN SALMENTA ARETOA ikusteko.

  • 11:15ean HAMAIKETAKOA olagarro harrapatzaile izandakoentzat.

  • 11:30ean herriko txistularien KALEJIRA Astindu taldearekin.

  • 12:30ean KALEJIRA Zutrik trikitilarien eskutik.

  • 14:30ean HERRI BAZKARIA, Sagarbidko aterpean.

  • 11:00etan, “Flyscheko olagarroa” BISITA GIDATUA euskaraz (gaztelaniaz 12:30ean) %50eko deskontua kode hau erabiliz: olarroeguna. Erreserbak: www.geoparkea.eus.

  • 17:00etatik 19:00etara ATEA ZABALIK Kofradian, ARRAINEN SALMENTA ARETOA ikusteko.

  • Arratsaldez, OLAGARRO BROTXETAK txosnetan.

  • 18:30ean HAMARRU ELEKTROTXARANGA herriko kaleetan.

  • 19:30ean Kofradian, Olarro eguneko XVI. Bandera emango zaie batel estropadako irabazleei.

  • 22:00etan Kofradian, ERROMERIA SOINUZ BLAI taldearekin.

  • 22:00etan DJ LUJI eta DJ LOTI Amaia plazan.