Olarro Egunean lan egiteko herriko elkarteei deialdia
2024ko Olarro Eguna irailaren 14an izango da, eta txosnetan zein herri bazkarian lan egiteko herriko elkarteen laguntza beharko du Udalak beste urte batez. Izen-emate epea abuztuaren 25era arte egongo da zabalik.
Datorren irailaren 14an Olarro Eguna izango da Zumaian. Ohikoa denez, gastronomiak garrantzi handia izango du, eta olagarroa zein itsasoko produktuak dastagai izango dira txosnetan, sukaldaritza erakustaldian nahiz herri bazkarian. Guzti honek lan handia eskatzen du, eta Udalak herriko elkarteei laguntza eskatzen die beste urte batez.
Parte hartzeko elkarteek hainbat baldintza bete beharko dituzte:
- Zumaiako herria edota bere biztanleen onurarako, kirol, kultur edo gizarte mailan, etekin ekonomiko propiorik gabe, modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarteek hartu dezakete parte deialdian.
- Elkarte horiek Udalak herriko taldeen artean dirulaguntzak emateko ordurako onartutako oinarri berak bete beharko dituzte (Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu).
- Horrez gainera, euskaraz jarduteko gai izan beharko dute, eta batik bat edariak banatzeko orduan, ez dira adin txikikoak izango.
Honakoak dira egin beharreko lanak:
> Txosnetako lana: txosna bakoitzean talde bat
- OSTIRALEAN talde bakoitzetik 20 lagun (16 urtetik gorakoak) gutxienez, olagarroa moztu eta brotxetak egiteko.
- LARUNBATA: 09:00-23:00 Olagarro zopa prestatu beharko dute goizean banatzeko, eta arratsaldean txosnetan brotxetak banatuko dituzte. Taldeak azpiegitura muntatu beharko du. Edariak ere taldearen esku izango dira. Goizeko 9:00 tan hasi eta 23.00ak aldera arteko lana izango da, Olarro egun bertakoa (15-20 bat lagun).
Txosna guztietan ordutegia eta prezioak berdinak izango dira. Prezio herrikoiak eskaintzen dira.
> Herri bazkaria zerbitzatzea: talde batentzat lana
- Lan honetako ezaugarri nagusiena da 600 lagunei herri bazkaria zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak ezartzea, bazkaria atera, txartelak kendu eta karpara sarrerak zaintzea, eta baita ondorengo txukuntze eta jasotze lanak (35 bat lagun).
- Sukaldaritza erakustaldirako beharrezko azpiegitura prestatu eta jasotzea ere talde honen ardura izango da.
- Montatze-desmontatze lanen koordinazioa Udaletxearen eta herri bazkariko eta txosnetako kudeatzaileen artean egingo da.
Izen-ematea eta antolaketa bilera
Interesa duten elkarteek turismo bulegoan eman beharko da izena abuztuaren 25a (igandea) baino lehen. Horretarako, 943 14 3396 telefono zenbakira deitu edo turismoa@zumaia.eus e-mailera idatzi beharko dute elkarteek.
Beranduago, talde guztiak Alondegian bilduko dira, eta orduan egingo da lan banaketaren zozketa. Eginbeharren inguruko xehetasun guztiak ere orduan azalduko dituzte. Zumaiako Udalak garaiz jakinaraziko du bilera eguna noiz izango den.
Albiste erlazionatuak
Festak
Parte hartzea
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2025/03/10
- Urriaren 5ean izango da aurtengo Flysch Trail mendi lasterketa 2025/03/03
- Olarro zopa egiteko dauden arazoei irtenbidea bilatzeko prest dauden herritarrekin harremanetan jarri nahi du Zumaiako Udalak 2025/02/27
- Urtarrilaren 14an (asteartea) zabalduko dute HAPOari buruzko erakusketa, bi bisita gidaturekin 2025/01/09
Olarro eguna
- Olarro zopa egiteko dauden arazoei irtenbidea bilatzeko prest dauden herritarrekin harremanetan jarri nahi du Zumaiako Udalak 2025/02/27
- Olarro Egunerako dena prest 2024/09/02
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2024/09/02
- Olarro Eguneko argazki rallya antolatu dute beste urte batez Zumaiako Udalak eta Distira elkarteak 2024/09/02