Kirol patronatuko gerentearen eta gizarte langilearen hautaketa prozesuetako behin-behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu dira
Erreklamazioak jartzeko epea azaroaren 7an itxiko da.
Honako hautaketa prozesuetan behin-behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Erreklamazioak jartzeko epea urriaren 24tik azaroaren 7ra arte (biak barne) egongo da zabalik.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesu horren barruan, hainbat plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak. Prozesuen inguruko informazio guztia, lan eskaintza publikoa atalean dago jasota.
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude kordinatzaileen behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda, eta merituen behin behineko balorazioa 2025/04/15
- Ikusgai daude udalekuetako begiraleen hautaketa prozesuko behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda eta behin behineko merituen balorazioa 2025/04/02
- Ikusgai dago kordinatzaileen behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda 2025/03/31
- Udaleku irekietako begiraleen behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda ikusgai 2025/03/19