Gobernu Planaren balantzea aurkezteko ekitaldia izango da datorren asteartean, otsailaren 28an
Legealdi hasieran 98 neurri eta proiektuz osatutako plana aurkeztu zuen Udal Gobernuak. Legealdia bukatzeko hiru hilabeteren faltan, herritarren aurrean kontuak emango dituzte gobernukideek. Ekitaldia otsailaren 28an (asteartea) izango da, 18:30ean Alondegiko Oxford aretoan
2020ko otsailaren hasieran, legealdia abiatu eta bederatzi hilabetera, 98 proiektu eta ekimenez osatutako Gobernu Plana aurkeztu zien Udal Gobernuak zumaiarrei. Hiru urte pasa dira ordutik, eta, orain, azken urteotan egindako lanaren berri eman nahi du Udal Gobernuak. Egindakoak eta egin gabekoak izango dituzte hizpide, eta legealdi osoko balantzea eta Udal Gobernuaren balorazioa aurkeztuko dituzte.
Zumaia “bizitzeko moduko herria izateko bidean jartzea" zen Udal Gobernuaren xedea, eta "zumaiarrekiko konpromisoa" agertu nahi izan zuten, 98 neurri eta proiektu zehatzekin. Horrekin batera, Gobernu Plana herritarren eskura jarri zuten webgune honetan. Bertan, proiektuen betetze-maila eta xehetasunak ikus daitezke.
Gobernu Planaren aurkezpenera gerturatzeko gonbita luzatzen die Udal Gobernuak herritarrei. Ekitaldia euskaraz izango da, baina aldi berean gaztelaniaz entzuteko aukera izango da, itzultzaile sistemari esker.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Sanpedroetako artisau azokan parte hartzeko deia zumaiarrei 2024/04/18
- Padel txapelketa mistoa jokatuko da Zumaian maiatzean eta ekainean zehar 2024/04/17
- Udal eraikinen garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko eta lan poltsa osatzeko prozesua hasi du Udalak, Lanbideren bitartez 2024/04/17
- 'Egin arraunean gurekin!' crowfunding kanpaina martxan, traineru berria erosteko 2024/04/12