Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak
Aurten 54 lan aurkeztu dira,horietatik 7 zumaiarrek idatzitakoak. Sari banaketa ekitaldia hilaren 27an (asteazkena) izango da, 19:00etan Aita Mari zineman; ondoren, 'Lotura basatiak' performancea eskainiko du Debako GOAZ antzerki taldeak.
Urriaren amaieran bildu zen epaimahaia lehiaketa erabakitzeko. Bertan izan ziren Ana Urkiza, Castillo Suarez eta Josu Waliño; Udaleko euskara teknikariak idazkari lanak egin zituen, botorik gabe. Aurten 54 lan aurkeztu dira, iazkoaren antzeko kopurua. Horietatik 7 zumaiarrek idatzitakoak izan dira.
Euskal Herri guztitik aurkeztu diren lanean artean, onenak honako hauek direla erabaki dute epaimahaia osatu duten idazleek:
1. saria, 3.000 eurokoa, Igor Mercado Azcuenagak irabazi du KARTOI ARTEKOAK ipuinari esker. Igor lehenago ere saritua izan da lehiaketa honetan, iaz bertan bigarren saria irabazi baitzuen. Berak aurkeztutako ipuina landua dela iritzi dio epaimahaiak, isiltasun eta elipsi askokoa, irakurri ahala eraikitzen du irakurleak kontakizuna bertan ez dagoen informazioarekin. Elkarrizketa gutxi ditu, baina oso naturalak dira, irakurlea harrapatu egiten du eta horrekin guztiarekin literarioki balio handiena duen ipuina dela ebatzi du epaimahaiak.
2. saria, 1.500 eurokoa, Angel Gallo Fernandezek irabazi du. Lehiaketa honetan ezagun zaharra da Angel, hainbat aldiz irabazi baitu Zumaiako onenaren saria. Aurten POSTBIZITZA ipuinarekin eskuratu du bigarren saria. Distopia honetan tentsioa are in crescendo doa amaiera indartsu batera iritsi arte. Egiturari dagokionez, oso ipuin biribila da, erritmo zaindua du eta freskoa da, ahozko hizkeran kontatua dagoen aldetik.
Zumaiako onenaren saria, berriz, Iñigo Erkiaga Ibarrarentzat izan da AZKENA ipuinagatik. Ipuin honetan ezohiko zentzumen batez deskribatzen dira lekuak eta horien bidez iraganera bidaia bat planteatzen da. Ikuspuntu diferentea ematen du zumaiarrak ukituko dituen ipuin honek.
Sari banaketa ekitaldia azaroaren 27an egingo da, asteazkenarekin, 19:00etan, Aita Mari zinema aretoan. Ondoren, Lotura basatiak performancea eskainiko du Debako GOAZ antzerki taldeak.

Albiste erlazionatuak
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
Julene Azpeitia
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
- Abian da Julene Azpeitia ipuin lehiaketa 2025/07/02
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 37. edizioko sariak 2024/11/28
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



