Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan
Zumaiarrek, guztira, 16 bideo aurkeztu dituzte lehiaketara. Partehartzaileek Epaimahaiaren Saria eta Publikoaren Saria irabazteko aukera dute; azken hori herritarren bozketa bidez erabakitzen da.
UEMAk antolatutako ekimen honek euskararen erabilera eta sormena sustatzea ditu helburu, eta euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzenduta dago. Zumaiako gazte mordoa aritu da Arnasetik bideosormen lehiaketan parte hartzeko lanak prestatzen, eta, denera, 16 bideo aurkeztu dituzte.
Zumaiarrek egindako 16 bideo
Arnasetik lehiaketa hiru kategoriatan banatuta dago, eta Zumaiako eskoletako ikasleek hiru erronkei gogoz heldu diete.
- Txokorako bidea (LH 5-6 maila): Kategoria honetan Herri Eskolako ikasleek 2 minutuko zortzi bideo aurkeztu dituzte, herriko txoko kuttunak aukeratuta. Ikusi hemen bideo guztiak.
- Prestatu nirekin (DBH 1-2 maila): Kasu honetan urte osoan zain egoten diren egun edo ospakizunen ingurko kontakizuna egin behar izan dute. Zumaienako ikasleek bi bideo aurkeztu dituzte, eta ZHEkoek beste bi. Ikusi hemen bideo guztiak.
- Bosteko katea (DBH 3-4 maila): Erronka honako hau izan da: beste norbaiten larruan jartzeko aukera izango balute, norena izango litzatekeen eta zergatik azaldu behar zuten, bost laguneko katea osatuz. Zumaienako ikasleek bi bideo aurkeztu dituzte, eta ZHEkoek beste bi. Ikusi hemen bideo guztiak.
Sariak eta bozketak
Lehiaketa honen barruan bi sari banatuko dituzte katgoria bakoitzean: Epaimahaiaren Saria eta Publikoaren Saria. Azken hori herritarren bozketa bidez erabakitzen da. Partehartzaileek 500 euro baliokidea irabazteko aukera dute, euren sormena eta euskararen erabilera baloratuz.
Zumaiarren ahaleginari arnasa emateko, zumaiarrek sortutako lanak ikustera eta horien aldeko botoa ematera gonbidatu nahi ditu Udalak herritar guztiak.
> Bideoak ikusteko eta bozkatzeko egin klik hemen
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
UEMA
Hezkuntza
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



