LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an
Zumaiako Emakumeon* Etxean egingo dute ekitaldia, irailaren 22an (ostirala) arratsaldeko 18:00etan. Unai Ribera Eiherako kideak elkarrizketan jarriko ditu Zumaiako bi LGTBI+ belaunaldi.
Zumaiako Udalak antolatuta, Genealogiak eta orainak. Zumaiako bi LGTBI+ belaunaldiren arteko elkarrizketa izango dugu herrian hurrengo ostiralean. Ekintza honen helburua Zumaiako LGTBI+ komunitatearen historia eta oraina aztertzea da, belaunaldi ezberdinen arteko elkarrizketa sustatuz eta askotariko bizipenak mahai gainera ekarriz.
Laura Iparragirre eta Ismael Manterola zumaiarrak izango dira saioko protagonistak, eta horiek solasean jarriko ditu Unai Ribera Eihera kooperatibako kideak. Edonola ere, indar bereziarekin gonbidatu nahi dituzte ekitaldira Zumaiako LGTBI+ komunitateko kide guztiak, hausnarketarako espazio kolektibo bat izatea nahi duten heinean.
Zumaiako Udalak eta Eihera kooperatibak argi dute garrantzitsua dela LGTBI+ komunitatearen historia eta oraina ezagutzea, belaunaldien artean zubiak eraikitzeko eta kolektiboaren egoera hobetzeko. Horiek horrela, herritar guztiak gonbidatu dituzte saio honetara.
LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko plana
Plana sozializatu ondoren, 2023an ikusgarritasuna sustatzeko ikus-entzunezko hau argitaratu zuen Zumaiako Udalak, Eihera kooperatibarekin elkarlanean. Bertan, armairuaren inguruko hausnarketa egin zuten zenbait zumaiarrek:
Albiste erlazionatuak
LGTBI
Zumaia bizitzeko da
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26



